Artez Euskara Zerbitzua - Aurkezpena

Erein, eragin eta egin, Ereagin

Hizkuntza aholkularitza dugu lanbide, horretan ari gara azken 20 urteotan. Ibilbide luzea dugu enpresa eta erakundeetako euskara planak garatzen eta kudeatzen. Hortik abiatu eta berrikuntzaren bidean beste hainbat proiektu eta jarduera garatu ditugu; horien artean ikastaroak, laguntza webguneak, telefonorako aplikazioak eta kudeaketa programak.

Hasierako ilusio berarekin erronkei aurre egiten dien lan-talde konprometitua eta dinamikoa gara. ARTEZentzat, proiektu bakoitza hobetzen eta berritzen jarraitzeko aukera da.

Hori guztia euskaraz, euskarak hobetzen baikaitu, bai gu eta baita gure bezeroak ere. Urte hauetako esperientziak erakutsi digu hizkuntzak kudeatzeak bezeroen irudia hobetzeaz gain, erakunde osoa hobetzen duela.

Zergatik Artez Euskara Zerbitzua?

  • Adituak eta arituak garelako
  • Euskara Planak bezeroaren neurrira egiten ditugulako
  • Lana erraztu egiten dugulako.
  • Gure lanean sinisten dugulako.
  • Ekipoa osatzen dugulako, guk eta bezeroak
  • Sormena landu eta aplikatzen dugulako
  • Euskara ziurtagiriak lortzen laguntzen dugulako
  • Lanaren garapenerako baliabide propioak sortzen ditugulako

Lantaldea

Lan talde profesionala gara, euskararekin eta berrikuntzarekin konprometituak.

Proiektua elkarrekin egiten dugu, bai Artezen, baita bezeroarekin lanean ere. Gure oinarria lan-taldea da.

Eremu askotan aritzen den lan-taldea gara; horri esker, proiektuen alderdi guztiei erantzun egokia ematen diegu.

Hainbat arlotan lizentziatuak gara: Soziologia, Filologia, Ekonomia, Zuzenbidea, Komunikazioa, Hezkuntza, ...

Artez Berdintasunerantz!

Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Plana 2015-2019 martxan!

ARTEZen, barne araudian jasota dugu Berdintasun balioa, eta konpromiso irmoa dugu pertsonen kudeaketa berritzaileekin eta kontziliazioarekin. 2015etik modu aktiboan aritu gara emakume eta gizonen berdintasun-proiektua lantzen; hala, langileen parte-hartzean oinarrituta, MURGIBE aholkularitzaren laguntzaz, hurrengo urteetarako Ekintza Plana diseinatu dugu./p>

4 esparru lantzen ari gara. Batetik, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko kultura eta parekidetasunarekiko konpromisoa indartzen dihardugu. Bestetik, pertsonen kudeaketa-prozesuetan genero-ikuspegia kontuan hartzen hasi gara; hau da, hautaketa-prozesuetan, sustapenean, prestakuntzan, laneko osasunean, laneko arriskuen prebentzioan eta abarretan berdintasunez jarduteko irizpideak ezarri ditugu, baita lana eta familia uztartzeari dagokionez ere.

Zerbitzuetan ere Berdintasuna txertatzen hasi gara; Artezen zerbitzu-lagin batean genero-ikuspegia zer mailatan txertatzen den ebaluatuko dugu, ondoren proposamenak jasoko ahal izateko.

Protokolo espezifikoa onartu dugu erakundearen barruan gertatutako sexu-jazarpenei eta sexuan oinarritutako jazarpenei aurre egiteko eta aurre hartzeko.

Azkenik, komunikazio berdinkidea ere lantzen dugu. Zentzu horretan, estilo-protokolo edo gida sortuko da hizkuntza eta irudi parekideen erabileran hobetzen jarraitzeko. Era berean, berdintasun-planaren abiaraztearekin lotuta, erakundearen zuzendaritzak berdintasunarekiko duen konpromisoaren berri zabalduko dugu.

Gure helburuak lortzeko bidean, Berdintasun Taldea eratu dugu, sinetsita baikaude BERDINTASUNA EGIN egin behar dugula, denon artean. Helmuga zein den argi dugunez, Eusko Jaurlaritza - EMAKUNDEren "Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde Kolaboratzailea” izateko pausuak ematen ari gara, gure erantzukizuna jendartean ikustarazte aldera.


Ereagin proiektua

2009an hasitako pertsonengan oinarritutako eraldaketa-proiektua erabakigarria izan da Artezentzat. Ereagin deitu diogu proiektuari: erein, eragin eta egitearen batura delako. Hiru aditzen lotura, garena islatzeko; lanaren eta bizitzaren aurrean gure nortasuna eta izaera definitzeko balio duten hiru jarrera.

Antolaketa molde berria, autonomia, erantzukizuna eta lan-taldeetan oinarritutako egiturari esker, pertsonon potentziala garatu dugu eta erronka berriei ilusioz ekiten dien taldea gara.

Ametza
Eraldaketa
Berrikuntza
Ereagin
Elkarlana
Dinamika berriak

Historia apur bat

ARTEZ Euskara Zerbitzua 90eko hamarkadan eratu zen, hizkuntza aholkularitzaren eta normalizazio planen lehen urratsekin batera.
Gure ibilbidearen mugarri garrantzitsuenetako bat 1998an kooperatiba bihurtzea izan zen. Aldaketa hoberako izan zen eta etorkizuneko kudeaketa moldearen lehen oinarriak ezarri zituen. Hazi egin ginen.

Osteko ibilbideak bere uzta eman du, bai emaitzetan baita gure bezeroen asebetetzean ere; eta horrek ilusioa berpizten digu.

Elkarlana

Gure proiektuarekin, euskararekin eta inguruarekin konpromisoa dugu.

Hainbat proiektutan parte hartzen dugu gure laguntza eta esperientzia emanez: Euskararen Gizarte Erakundearen Kontseilua, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea, Soziolinguistika Klusterra, Euskadiko Kooperatiben Federazioa (Erkide), Innobasque eta Langune, besteak beste.

Euskararen gizarte erakundeen kontseilua
Bai euskarari zihurtagiri elkartea
Soziolinguistika klusterra
Erkide
Innobasque
Langune
Eiken