Artez Euskara Zerbitzua - Zerbitzuak

Itzulpengintza

itzulpengintza
Testuen diseinua eta kudeaketa osoa.

Itzuli bakarrik ez, Artezeko itzultzaile taldeak testuak erredaktatu eta sortu ere egiten ditu, beharren arabera. Esaterako, inprimakiak moldatzen ditugu ulergarriak eta betetzeko errazak izateko (bai euskaraz, bai gaztelaniaz): informazioa garrantziaren arabera antolatu, laburtu eta hartzailearentzat ulergarriago jarri.


Egoera askotan, gainera, itzulpena ez da nahikoa, edo ez da egokiena. Publizitate edo komunikazio arloko leloak eta testuak itzuli edo egokitzeko sormena ere behar da, eta itzulpenaz harago doa askotan gure lana.


Malgutasun osoa eskaintzen dugu. Edozein testu itzuli, egokitu, zuzendu edo sortu beharra baduzu, jo gugana eta azaldu zure beharrizanak zeintzuk diren. 


Euskara eta gaztelaniazko itzulpenetan espezializatuta gaude, baina beste hainbat hizkuntzarekin ere lan egiten dugu. Informazio gehiagorako edo aurrekontua eskatzeko: itzul@artez.net


  • Euskara
  • Gaztelania
  • Ingelesa
  • Frantsesa
  • Katalana
  • Galegoa
  • Errumaniera
  • Txinera
  • Arabiera
  • Alemana
  • ...

 

ONLINE TREBAKUNTZA

Zuzena, zehatza eta dinamikoa

Teknologia Berriek eskaintzen dituzten abantailez baliatuz, online prestakuntzarako eduki digitalak sortzen ditugu, gure bezeroen beharrizanetara egokituak eta erabat pertsonalizatuak.

Prestakuntza proaktibo eta dinamikoa sustatzen dugu, horretarako formatu ezberdinetako edukiak diseinatu eta garatuz:

  • Ikus-entzunezkoak: 2D animazioak, web-mintegiak, prozesuen grabaketak, bideo-tutorialak, etab.
  • Interaktiboak
  • Html-n oinarrituak
  • Infografiak
  • Etab.

Edukiak partehartzaileen ezagutzaren lorpena erraztu eta bermatzeko asmoarekin diseinatzen ditugu.

Sortzen ditugun online prestakuntzak Formakuntza Plataforman inplementatzen ditugu, partehartzaileek beti eskuragarri izan ditzaten.

Online modalitateak eskaintzen duen abantaila nagusienetako bat prestakuntza jorratzeko ematen duen askatasuna da: Noiz eta nondik sartu ikastarora, saio bakoitzeko dedikazio denbora, norainoko partehartzea izan, etab.

Gure eduki digitalak aurrez aurreko jardunaldien osagarri bezala ere dira baliagarri.

Beharrizanen arabera, edukiak bi helburu ezberdinekin garatzen ditugu:

  • Trebakuntza:Pertsonen gai jakin bateko formakuntza du oinarri.
  • Sentsibilizazioa:Pertsonen motibazioa eta konpromisoa bultzatzea du oinarri.

Pilula digitalak

Pilula digitalak dira garatzen ditugun online edukietako batzuk, helburuen arabera, sentsibilizaziorako edo trebakuntza tresna gisa diseinatuz.

Pilulak eduki digital laburrak eta oso zehatzak dira. Prestakuntza/sentsibilizazio prozesua errazteko asmoarekin diseinatzen ditugu, partehartzaileek nahi duten lekutik eta nahi duten unean ikusi ditzaketen edukiak direlarik.

Garatzen ditugun edukiak edozein gailutara egokitzen dira. Helburu nagusia eskuragarritasuna izanik, guztion egunerokotasunean finkatuta dauden euskarrien bidez inplementatu eta helarazten ditugu: WhatsApp, posta elektronikoa, online plataformak, etab.


Webguneen diseinua eta garapena

Webguneak sortzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Diseinu fasetik hasi, eta programazio lanaz, edukien sorkuntzaz eta hizkuntzen kudeaketaz ere arduratzen gara. Horrela, produktu bukatua entregatzen dugu, zu ezertaz kezkatu behar ez izateko.

Azaldu nolako webgunea irudikatzen duzun eta neurrira egingo dizugu.

Berrikuntza eta Euskara

Artezek berezkoak ditu berrikuntza eta euskara. Artezeko berrikuntza lan-taldean hainbat proiektu sortu ditugu eta horietako asko gizartearentzat ere baliagarri izan daitezen sareratu ditugu.

saskia
SASKIA APP
Saskia.app sakelakoetarako eta tabletetarako erosketetako zerrendak euskaraz egiten laguntzeko aplikazioa da. Google play-tik deskargatu dezakezu.
herrizki app
herrizki app
Herrizki herri hizkera lantzeko aplikazioa da, Busturialdekoa hain zuzen ere. Herri hizkera joko desberdinen bidez lantzen da. Herrizki.eus web gunean edota Google play-tik deskargatu dezakezu.
aritu
aritu.eu
Aritu.eu euskaraz aritu nahi duenarentzat Artezek garatutako laguntza gunea da. Hizkuntza portaera aldatu edo moldatu nahi baduzu aritu.eu-n trebatu zaitezke.
hiztegia
Hiztegia.net
Interneten dauden euskarazko hiztegiak batzen dira webgune honetan. Euskara-gaztelania bilatzaileaz gain kontsultarako 180 hiztegi baino gehiagorako sarbidea: sinonimoak, herriz-herrikoak, entziklopediak, gaikakoak eta beste hainbat.
11dok
Hamaika dok
Hamaika dok-en topatuko dituzu euskaraz bizitzeko hainbat baliabide: dokumentuak, horiek sortzeko gomendioak edo laguntza-fitxak, euskararen inguruko kontu interesgarriak eta beste hainbat.
euskaldunon gida
Euskaldunongida.net

Euskaldunongida.net-en zerbitzua euskaraz emateko gaitasuna duten profesionalak azaltzen dira. 31.400 profesional, merkatari, enpresa eta erakunde euskaldunen izen eta helbidez osaturiko gida bakarra.

 

euskaraplanak
euskaraplanak.net
Euskara planak kudeatzeko beren-beregi sortutako aplikazioa da. Aplikazio honek planaren atal guztiak kudeatzeko aukera ematen du: helburuen betetze-maila, ikastaroak, eginiko itzulpenak eta planaren beste hainbat atal.